XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldizkariko bideak

Era ezberdineko lanek dute argitaraleku ZUTABEko hainbat sailetan.

Sail batzuk ale guztietan azalduko dira.

Beste batzuk, aldiz, behin edo beste.

Irakurleak zein artikulugileak berauen izaeraz hobeto jabetzeko edo, hona hemen sail zenbaiti buruzko azalpen labur-laburra.

Ama-hizkuntza: Ama-hizkuntza ikasteko/lantzeko moduak; baita hauen ebaluazioa eta prozesua eraginkorrago egiteko proposamenak.

Beste iturrietatik: Nazioarteko aldizkari espezialduetatik euskaratutako lanak.

Euskararen kutxa: Euskara aztergai duten lanak.

Besteak beste, euskararen ezaugarriak, alor honetan ikusten diren maniak, aurriritziak, uste okerrak eta deskuido nabarmenak aztertzen dira bertan.

Euskara-irakasleei irizpide sendoak eskaintzea du helburu.

Kultura: Euskal kultura euskalduntze/alfabetatze-prozesuan txertatzeko programak eta alor horretan izandako esperientziak.

Erbesteko Euskal Herrian: Euskara eta euskal kultura bizirik iraun dezan Euskal Herritik kanpoko euskaldunek eginiko ahaleginen azalpena.

Langaiak: Euskalduntze/alfabetatzegintzaren esparruan argitara emaniko baliabide didaktikoen inguruko lanak.

Kanpainak: Gizarteko hainbat arlotan euskararen alde eraturiko kanpainak.

Begiak erne: Euskarari ostiko ederrak ematen zaizkio han eta hemen noiznahi, gure hizkuntza euskaldun jatorrari arrotz eta erabat ulergaitz bihurtzeraino.

Sailak iragarki, ohar eta bestelako idazkietan aurkituriko perlak islatu nahi ditu.

Iritziak eta eskutitzak: Glotodidaktikaren alorreko gai zenbaiti buruzko gogoetak, aldizkarian argitaraturiko lanei buruzko eskutitzak, artikulugileei erantzuna eman edota galderak eginez, proposamenak...

Solasean Ikasleak mintzo:

Ikaslearen esperientziak ikaskuntz prozesuan.